1. JARDUERA
AURKEZPENA
Zenbat erabiltzen da euskara Euskal Herrian? Nortzuk erabiltzen dute gehien, zaharrenek ala gazteenek? Zenbat egiten da euskaraz zuen herrian edo zuen eskolan?
Sekuentzia honetako aztergaia euskararen erabilera izango da. Euskal Herrian adin multzoen arabera erabilera hori nolakoa den eta zer nolako bilakaera izan duen ikusiko dugu lehenik, baina eskolako eta bizi garen herriko euskararen erabilera zenbatekoa den ere zehaztuko dugu.
Gaia aztertu ondoren, euskararen erabilera sustatzeko publizitate-kanpaina bat diseinatuko dugu eta sare sozialetan eta ikastetxean zabaldu.
Ezertan hasi aurretik, baina, gogoeta dezagun talde handian:
Orain, ikusi Soraluzeko gazte hauen erantzunak biltzen dituen bideoa eta partekatu zuen inpresioak talde handian. Antzekoa egoera da zuena? Zertan bai? Zertan ez?

- Inoiz pentsatu al duzue Euskal Herrian, zuen herrian, eskolan... zenbat erabiltzen den euskara?
- Euskara erabiltzera animatzen duten publizitate-kanpaina, irudi edo esaldiren bat ba al duzue gogoan?