HITZ BERRIEN BILA
Ezagutzen al duzue “Hitzokei” webgunea?
Hizkuntzarekin jolasteko aukera ematen duen webgunea da, asmatutako hitzez eta definizioz osatutako hiztegi modukoa. Ikusi bideoa!

Zer den badakizuenez, orain, araka ezazue ”Hitzokei” webgunea. Jarraian, talde txikitan bildu eta 3 hitz berri edo 3 hitzentzako definizio berriak asmatu beharko dituzue.
Hitz berriak asmatzeko, nahikoa da ezagutzen dugun hitz bati letra bat edo batzuk aldatzea zentzu berri bat emateko edo bi hitzen zati bana hartu eta hitz berria osatzea, esate baterako.
Definizio berriak asmatzeko, hitz osoa edo hitzen osagai desberdinak aintzat hartu eta horietatik abiatuz, berezko definizioarekin zerikusirik ez duen beste batera iritsiko zarete.
Asmatutakoak talde handian aurkeztuko dituzue eta ondoren bildumarako jasoko dituzue.
”Hitzokei” webgunean ere txertatzeko aukera baduzue!