8. JARDUERA
ESKETXA ZEHAZTEN
Hasteko, “Eta nondik hasi?” jardueran azaldu diren harreman-mota, esparru edo egoerak zerrendatuko dira talde handian, markatu dituzuen helburuekin batera. Modu honetan, jakin ahal izango dugu zeintzuk diren gehien errepikatu diren jarduerak (5 nahikoa izan daitezke). Maila indibidualean agertu diren harreman-mota eta esparruei, taldearen helburua definitzerakoan azaldu berri direnak gehituko dizkiegu.
Gehien azaldu diren eremu, harreman eta jarduera horiek izango dira esketxak lantzeko gaiak. Beraz, ikasleak berriro talde txikitan elkartuko zarete, eta irakasleak, aipatu eremu eta jarduerak banatuko ditu taldeetan.
Talde txiki bakoitzak egokitu zaion egoeraren inguruko esketxa landu beharko du.
Behin, harremana edo egoera identifikatu eta gero, esketxa idazten hasiko zarete. Esketxaren zati bakoitzak minutua inguru iraun dezake eta bi zatien artean taldekide guztiek hartu behar dute parte horietan.
Arestian esan dugun bezala, lehen zatian gaur egun nola egiten duzuen agertu beharko duzue eta, bigarrengoan, lortu nahi duzuen helburua irudikatu beharko duzue. Umorea erantsiz gero, gainera, hobe!