SARRERA
Gero eta jatorri desberdin gehiagotako biztanleak eta ikasleak ditugu gure herrietan eta eskoletan. Baina zer dakigu beraiei buruz? Nongoak dira? Zein hizkuntza hitz egiten dute? Zenbat hizkuntza dakizkite?
Mende honetan Euskal Herrian izan diren migrazioen ondorioz inguruan dugun hizkuntza-aniztasuna aztertuko dugu sekuentzia honetan eta eskolako ikasleen hizkuntzetatik abiatuta, eskuko oinarrizko hiztegi eleanitza osatuko dugu. |