PUBLIZITATE-KANPAINA BATEN OSAGAIAK
Publizitate-kanpaina bat abian jartzeko orduan, ezinbestekoak dira bi elementu: abiapuntua eta helburua. Abiapuntua aldatu nahi dugun egoera edo portaera, sustatu nahi dugun produktua edo zuzendu nahi dugun arazoa da. Eta helburua, beraz, publizitate-kanpaina egin eta gero lortu nahi duguna.
Ikusi “Hobea” arrautzen iragarkia eta ea identifikatzen dituzuen abiapuntua eta helburua.

Ondoren, orain arte sekuentzian zehar erabilerari buruz jaso eta landu dugun informazio guztia aintzat hartuta, gure kanpainaren abiapuntua eta helburua zehaztuko ditugu. Horretarako, joan lan koadernora.
Behin kanpainaren hasiera eta bukaera zehaztu ondoren, garapenari heldu behar zaio.
Hauek dira kanpaina baten garapenean egin beharreko urratsak:
PUBLIZITATE KANPAINA BATEN URRATSAK
Behin kanpainaren hasiera eta bukaera zehaztu ondoren, garapenari heldu behar zaio.
Hauek dira kanpaina baten garapenean egin beharreko urratsak:
PUBLIZITATE KANPAINA BATEN URRATSAK
- Informazioa jaso. Abiapuntua eta helburua definitu.
- Nori zuzenduko gatzaizkion zehaztu, eta, askotariko taldeak badira (ikasleak, gurasoak, haurrak, nerabeak…) bakoitzari zer esan nahi diogun eta nola zehaztu.
- Finkatu nola iritsiko garen talde horiengana, zein euskarri erabiliko ditugun: esku-orriak, kartelak, Interneta, txapak, irrati-iragarkiak…
- Mezua landu: eslogan edo leloak sortu.
- Kanpaina ekoitzi: hitz eta irudietan gauzatu.
- Kanpaina zabaldu.
- Kanpainaren eraginkortasuna neurtu, eta ikusi helburua bete den.
Irizpideak azaldu ondoren, gai izango al zarete ondorengo iragarkian kanpaina baten urratsak identifikatzeko? Saia zaitezte behintzat!
Nahi izatera, gure gaiarekin lotura duten iragarki eta kanpainak aurki ditzakezu sarean! Aipatu ditugun aldagaiak identifikatzen al dituzue? (nori zuzendutako kanpainak diren, zein euskarri erabiltzen diren, zein den mezua…)