13. JARDUERA
POWER POINTA GAUZATZEA
Jarduera honetan, aurrez ikasitako irizpideak kontuan hartuz eta bildutako informazioa txertatuz, power pointa gauzatu beharko duzue taldeka.
Power pointa sortzen hasterakoan, aintzat hartu Txuletarioa osatu ostean bildu duzuen informazio guztia. Oso lagungarri gertatuko zaizue!
Lehen esan bezala, talde txiki bakoitzak bere azpigaiaren inguruko diapositibak prestatuko ditu. Talde bakoitzean ardurak banatuko dituzue dagozkizuen diapositibak egiteko (batek testuak idatz ditzake, besteak irudiak aurkitu…).
Aurkezpenaren koordinaziorako aditu-talde bat osa dezakezue talde txiki bakoitzeko ordezkari banarekin, eta koordinazio batzarrak egin, beharren arabera. Aditu-talde hau arduratu daiteke aurkezpena koherentea dela ziurtatzeaz, edukien antolaketaz, diapositiben diseinuaz…
Azkenik, guztia bateratu eta azken errepasoa emango diozue denen artean.
Ea power point polit eta erakargarria egiten duzuen!