SARRERA
Aisialdiko euskararen erabilpena eta kultura eskaintza eta kontsumoa faktore giltzarriak dira erabilera ohiturak finkatzeko eta erabilera handitzeko. Euskarak alor horietan duen presentzia eta gazteen artean euskarazko kultur produktuen kontsumoa nolakoa den aztertuko dugu sekuentzia honetan.
Bidenabar, sari bat sortuko dugu eskolan: gazteek gustukoen duten euskal sortzaile, talde edo produktua sarituko dugu, saritua eskolara gonbidatuz eta saria emateko ekitaldia antolatuko dugu. |