CALVET BAROMETROA
Munduko hizkuntzei buruzko hainbat datu ikasi dugu, baina guztiok ondo dakigunez, hizkuntzen egoera ez da berdina. Are gehiago, hizkuntza beraren egoera ez da berdina leku guztietan. Hizkuntzen bizi-indarrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, Calvet Barometroari buruzko bideoa ikusiko dugu talde handian. |
Bideoa ikusi eta gero, identifika itzazue bertan erabiltzen diren aldagaiak eta osatu lan-koadernoko taula. Ondoren, bateratu ezazue bildutako informazioa talde txikian.
Lana osatzeko, Calvet Barometroaren webgunean sar zaitezkete eta Barometroak nola funtzionatzen duen ikusi. Interesgarria eta dibertigarria da aldi berean!
Ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak bere taldean bildutako informazioaren berri emango du talde handian eta ekarpenak arbelean idatziko ditu.
Gogoan izan ahozko aurkezpenak egiteko garaian, aurrez eman zaizuen informazioa eta erabili bertako gomendioak.
Eta amaitzeko, euskara txikia den uste zabalduaren arrazoiez galdetuta, Jon Sarasuak emandako erantzunaren bideoa ikusiko dugu, eta talde handian eztabaidatuko duzue ados zaudeten ala ez.