EZTABAIDA DEZAGUN
Aurreko jardueran talde txikitan ateratako ondorioak partekatzeko ordua da. Bozeramaileek, beren taldeetako emaitzak aurkeztuko dituzue eta ondoren, talde handian ondorio orokorrak aterako ditugu, gelan dauden joera desberdinak identifikatuz eta multzokatuz: batuaz bakarrik egiten dutenak, nagusiki euskalkia darabiltenak eta biak erabiltzen dituztenak.
Ondoren, ikusi bideo honetan Euskal Herriko 3 eremu desberdinetako gazteek euskara batuaren eta euskalkien inguruan zer pentsatzen duten!

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/f0168eb1d8d3cd96b5e491649cf43c1c_BERRIEMAILE%20GAZTEAK.mp4
Bideoan entzundakoek material egokia eskaintzen dute eztabaidarako, ezta? Bada, orain, bi gai nagusi hauei buruzko eztabaida burutuko duzue talde handian, ahozko komunikazioa landuz eta elkarrizketa zuzentzen duten arau sozio-komunikatiboak aplikatuz. Horretarako, aintzat hartu iritziak emateko gida.
Azkenik, orain arteko hausnarketak osatzeko, ikusi Berriemaile helduen bideoa, Koldo Zuazoren azken interbentzioarekin batera.
- Zuen ustez, zuek hitz egiten duzuena zer da, euskara batua ala euskalkia?
- Non eta nola erabili beharko litzateke euskara batua eta noiz euskalkiak?