ALFABETOEN MUNDUA
Irakurtzen ari zareten testu hau alfabeto latindarrean idatzita dago. Euskal Herrian hauxe da ohikoa baina ondo dakizuen bezala, munduan alfabeto asko daude.
Hiztegia egiterakoan, alfabeto desberdinekin egin beharko duzue lan. Hori dela eta, jarduera honetan hainbat alfabetoren berri jasoko duzue.
Hasteko, munduan erabiltzen diren alfabeto desberdinen inguruko informazioa bilatu beharko duzue sarean.
Ondoren, “Ongi etorri” bezalako esamolde bat, alfabeto desberdinetan idatzi beharko duzue, eta zerrenda bat osatu, hizkuntzak eta alfabetoak identifikatuz. Horretarako, Google-n itzultzailea erabil dezakezue edo ikasle etorkinei, beren gurasoei edo ezagunen bati galdetu. Lan-koadernoan taula bat duzue jarduera gauzatzeko.
Talde txikitan bilduko zarete aurrena eta ondoren emaitzak gela osoan partekatuko dituzue.