GORPUTZ-HIZKERA
Ez al zaizue gertatu, jendaurrean hitz egiten hasi eta besoekin zer egin ez jakitea? Edo nora begiratu jakin gabe egotea? Jendaurrean hitz egiterakoan, gorputz hizkera menperatzea funtsezkoa da, batez ere mahai baten atzean eta eserita hitz egin behar ez baduzu.
Eta bizitzaren beste hainbat jardueratan bezala, honetan ere, praktika bezalakorik ez dago. Horregatik, jende askok ispilu aurrean entsaiatzen du. Eta jarduera honi hasiera emateko, eta horren froga gisa, bideo hau ikusiko dugu:

Bideoa ikusi eta gero, talde txikitan banatuko gara eta gorputz hizkerari dagozkion aspektuak aztertuko ditugu. Talde bakoitzak aspektu hauetako bat landuko du, ahotsaren zainketari buruzko 6. jardueran egin dugun bezala, informazioa lan-koadernoan jasoz. Gai hauetako bat aztertuko duzue:
Baina ezertan hasi aurretik, Kikek Olatz Beobideri egindako elkarrizketa ikusiko dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere atala landuko du aintzat hartu beharrekoak nabarmenduz eta gomendioak proposatuz.
- Gorputza oro har.
- Burua.
- Begirada.
- Eskuak eta besoak.
- Zangoak.
Baina ezertan hasi aurretik, Kikek Olatz Beobideri egindako elkarrizketa ikusiko dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere atala landuko du aintzat hartu beharrekoak nabarmenduz eta gomendioak proposatuz.
Informazio gehiago biltzeko, liburuetan kontsulta dezakezue edo interneten arakatu gaia jorratzen duten gune ugarietako batean. Hemen aurkituko dituzue horietako batzuk.
Jarduera amaitzeko, bozeramaileak taldeak landutakoa aurkeztuko du talde handian, edukiak adibide praktikoekin hornituz eta ahozko azalpenak emateko gida aintzat hartuz.