SARI BAT EMANGO DUGU
Sari bat sortu eta banatzea proposatu nahi dizuegu sekuentzia honetan. Nori? Bada, euskarazko kulturgile, talde edo produkturik gustukoenari.
Zein sari dituzue gogoan? Zein arlotakoak? Eta esango zenukete zer-nolako sariak ematen dituzten? Horixe da, hain zuzen ere, egin behar duguna: sariketa bat antolatu.
Horretarako, lana, aditu-taldetan banatzea proposatuko dizuegu. Talde txikitako partaide bakoitza aditu-talde batean elkartuko zarete, eta talde horri egokitu zaion lanean ariko zarete. Aditu-talde bakoitzak bere eginbeharra izango du, eta talde bakoitzaren proposamenak lan-koadernoan idatziko dira.
Hauek izan daitezke:
Aditu-taldeek beren lana amaitutakoan, ikasle guztiak oinarri taldeetara itzuliko zarete eta aditu-taldean landutako proposamenak aurkeztuko dituzue talde txikian. Proposamenak eztabaidatu ondoren, aditu-taldeetan elkartuko zarete berriz ere, talde txikitan jasotako ekarpenak partekatzeko. Proposamenen inguruan aldatzeko edo hobetzeko iradokizunen bat balego, aditu-taldean eztabaidatu eta azken erabakia hartuko da.
Erabakiak hartzeko eta ados jartzeko aintzat hartu iritziak emateko gida.

- Saria: sariari izena jartzeko bizpahiru proposamen egingo dituzte eta sarituak zer eskuratuko duen ere zehaztuko dute edo proposamenak egin (diploma, ikurra, produktuak…).
- Esparrua: talde honek sarituak zein arlotakoak izan daitezkeen zehaztuko du (literatura, musika, telebista eta irratia, zinema, antzerkia…). Denak batera edo alorren bat zehazki…
- Irizpideak: saritua aukeratzeko aintzat hartuko diren irizpideak zeintzuk izango diren definituko dute: euskararen erabilpena, azken urtean egindako lana, arrakasta maila, gelakideen iritziak…
- Emanaldia: noiz eta non egingo den zehaztuko dute.