12. JARDUERA
SOR DEZAGUN GURE YOUTUBER KANALA!
Grabazio-lanetan hasteko ordua iritsi da!
Hasteko, talde txikitan bilduta, 10. jardueran landu dituzuen erdarazko hitz eta esamoldeen eta beraien euskarazko baliokideen zerrenda berreskuratuko duzue.
Hitz eta esamolde horien erabilpena bultzatzeko bideo bat sortzea izango da egin beharrekoa.
Kontuan hartu Youtuberrek sortzen dituzten bideoak mota askotakoak direla (iritziak, tutorialak, errezetak, kantuak…), beraz talde bakoitzak sortuko duen bideoa ere mota horietakoa izan daiteke. Kamera aurrean ager zintezkete, erdal hitzen euskarazko ordezkoak aurkitzen egin duzuen lana azalduz, euskañola eta frantseuskara zer diren esplikatuz, hitz eta esamolde berriak aurkeztuz eta horien adibideak jarriz. Esketxak ere egin ditzakezue, ezagutu edo sortu berri dituzuen esamoldeak erabiliz. Txisteak kontatzeko aukera ere baduzue, sekuentzian zehar landutakoa aintzat hartuz. Ireki ateak irudimenari!
Taldekideon esku geldituko da bideoa sortzeko ardura banaketa: zein edo zeintzuk agertuko zareten kamera aurrean, nork grabatuko duen, edizio lanik egin behar den edo ez…
Edozein motatako bideoak izanik ere, hitz eta esamolde hauek modan jartzea eta hauen erabilpena sustatzea izango da helburua.
Talde txikitan bideoak sortu ondoren, gelako kanala zabalduko duzue Youtuben eta bertan zintzilikatuko dituzue ikaskide guztiek egindako bideoak. Kanalari jarriko zaion izena ere adostu beharko duzue denon artean!