NOLA ZAINDU AHOTSA
Gargarak egitea ez al da barregarria? Bada, jarduera umore pittin batez hasteko, gargaren inguruko bideo labur bat ikusiko dugu.

Eta zuek? Inoiz egin al duzue gargararik? Eta zuen inguruko norbaitek? Zergatik eta zerekin egin izan dituzue? Ondorio onik izan zuten? Galdera hauek guztiak talde handian erantzun ditzakezue.
Ondoren ahotsaren lanketaz jardungo dugu. Jendaurrean hitz egiterakoan oso garrantzitsua da ahotsa ondo erabiltzea. Jarduera honetan ahotsa nola zaindu daitekeen ikasiko dugu Mirari Perez Gaztelu foniatraren laguntzaz. Horretarako ikusi Kikek egin zion elkarrizketa.

Bideoa ikusi eta gero, ahotsaren ezaugarri hauek zer diren aztertuko dugu taldetan banatuta:
Talde bakoitzak kontzeptu hauetako baten ardura izango du. Honen inguruko informazioa bilatu beharko duzue sarean eta lan-koadernoan idatzi. Horretaz gain, zuen ahotsekin adibideak jarriko dituzue eta zainketarako edo erabilerarako aholkuren bat proposatu. Azkenik, taldeko bozeramaileak, landu duzuen kontzeptuaren inguruko informazioa emango du talde handian.
Aurkezpenak egiterakoan, aintzat hartu ahozko azalpenak emateko gida.
- Tinbrea.
- Tonua.
- Modulazioa.
- Intentsitatea.
- Erritmoa.
- Ahoskatzea.