EUSKARAREN ONURAK MUNDU LEHIAKORREAN
Kasu honetan ere, botila erdi hutsa edo erdi betea ikus daiteke. Euskararen inguruko diskurtso ezkorrek, maiz nabarmentzen dituzte hizkuntza erraldoi eta handien abantailak. Baina hizkuntza txikiagoek ere badituzte abantailak, eta ez gutxi, gainera. “Mister Yahoo!” izandako Javier Etxebestek barru-barrutik eta sakonetik ezagutzen du internet, eta bere inguruan mugitzen diren enpresarik garrantzitsuenak. Talde handian, berari egindako elkarrizketa ikusiko dugu aurrena.

Orain, talde txikitan, Javier Etxebesteren arabera, euskara jakiteak eta euskara erabiltzeak enpresei nahiz pertsonei zein abantaila dakarzkien zerrendatuko duzue. Baina ez hori bakarrik! Zuen iritzia ere eman beharko duzue, lan-koadernoan ados zaudeten ala ez -eta zergatik- zehaztuz. Bestalde, lan-munduari begira, euskara ezagutzeak edo euskara teknologia berrietan erabiltzeak dituen bestelako abantailak ere erantsiko dizkiozue zerrendari.
Jarduera honetan egindako hausnarketak ere baliagarriak izan dakizkizueke toberarako.