GURE HIZKERA EUSKARATIK ABERASTEN
Ikusi dugunez, hamaika arrazoi direla tarteko, ohikoa da, gure hizkeraren adierazkortasuna edo esan-indarra handitu nahi ditugunean, erdarara jotzea.
Bada, guk, egoera hori dela eta jolas egingo dugu. Jolasaren helburua honako hau izango da: “Gure hizkeran arakatzen” jardueran identifikatu ditugun erdaratik hartutako ohiko hitz eta esamoldeak euskaratik aberastea. Eta hori bi modutara egingo dugu: euskaraz jada egon badauden hitzak edo esamoldeak eta baliabiadeak erabiliz batetik, eta guk geuk berriak asmatuz, bestetik.
Talde txiki bakoitzak, osatu duen zerrendatik bizpahiru hitz edo esamolde hartuko ditu, eta horiek euskaraz emateko bideak aurkitu beharko ditu:
Zuen ekarpenak lan-koadernoan idatzi ondoren, talde bakoitzak bere proposamenak aurkeztuko ditu talde handian.

- Euskarak, hitz edo esamolde horien ordezkoak ba ote dituen aztertuko duzue batetik: hiztegietan, euskalkietan, esamoldeen bildumetan, edo etxeko/herriko hiztun zaharrekin hitz eginda. Hemen aurkituko dituzue zenbait webgune interesgarri.
- Hitz edo esamolde berriak euskaratik sortzeko, gogora ekarriko dugu “Jolas gaitezen euskararekin” sekuentziaren “Hitz berrien bila” 8. jardueran ikasi genuena. Jarduera hartan, “Hitzokei” webgunea izan genuen hizpide eta hitz berriak sortzeko erabil zitezkeen metodoak.