TXANGO BAT EGITEKO PROPOSAMENAK
Txangoa prestatzen hasteko irrikitan egongo zarete, ezta? Bada, hasteko, nora joan nahi duzuen erabaki beharko duzue. Baldintza bakarra dago: zuena ez den euskalki bat hitz egiten den leku bat aukeratu beharko duzue. Eta horrekin batera, bisita-eguna antolatu.
Talde bakoitzari euskalki bat emango zaizue eta mapan non hitz egiten den markatu eta gero, herri bat (edo zonalde bat) aukeratu beharko duzue txangoa egiteko.
Ondoren, aukeratu duzuen herriak edo zonaldeak egun-pasa egiteko eskaintzen dituen interesguneei buruzko informazioa bilduko duzue lan-koadernoan. Horretarako, ohiko bideak erabil ditzakezue: Wikipedia, herri horietako webguneak, liburuak...
Baina horrelakoetan, aberatsagoa izaten da informazioa bertakoengandik jasotzea. Aukera ugari dituzue: bertako turismo bulegoarekin edo udalarekin jar zaitezkete harremanetan, herriko ikastetxeekin, edo aukera hori izanez gero, gelakideen ezagun edo senitartekoren batekin…
Informazio bilketan kontuan hartu ondorengo galdera hauek:
Euskalkiei eta herriei buruzko informazioa biltzeko oso lagungarriak gertatuko zaizkizue ondorengo webguneen estekak. Batzuk jolasteko aukera ere ematen dute!
Informazioa bildu ondoren, txangoaren egun osoko egitaraua osatuko duzue ondorengo elementuak aintzat harturik.
Zuen hautagaitza aukeratua izan dadin ahalik eta eskaintzarik erakargarriena landu beharko duzue.

- Zer dago bertan ikusteko?
- Zein da bertako aisialdi eskaintza? Zer egin daiteke bertan?
- Non bazkaldu genezake?
- Nora joan gaitezke bertako euskalkia entzutera?
- Ba al da harremanetan jartzeko moduko talde edo ikastetxerik?
- Zein toki edo monumentu interesgarri ikus daitezke?
Euskalkiei eta herriei buruzko informazioa biltzeko oso lagungarriak gertatuko zaizkizue ondorengo webguneen estekak. Batzuk jolasteko aukera ere ematen dute!
Informazioa bildu ondoren, txangoaren egun osoko egitaraua osatuko duzue ondorengo elementuak aintzat harturik.
- Noiz eta nondik atera eta noiz itzuli.
- Bisitatu beharreko tokiak: aisialdi eskaintzak, monumentuak eta leku interesgarriak.
- Euskalkiaren berri emango diguten bisitak: pertsonak, elkarteak edo ikastetxea…
- Bazkaltzeko eta atsedenaldirako lekua.