ESKALAREN JOKOA
Ikusi dugunez munduan 7.000 hizkuntza inguru daude. Baina zein da euskararen lekua hizkuntza horien guztien artean? Horixe da jarduera honetan deskubrituko duguna.
Hasteko, eta talde txikitan banatuta galdera hau erantzun beharko duzue: “Munduan 7.000 hizkuntza inguru daudela jakinda, 0tik 10erako eskala batean, zein zenbakitan kokatuko zenukete euskara hiztun kopuruaren arabera?”.
Galdera hobeto ulertzeko, ikusi nola formulatu zuen Kikek Eskoriatzan, kale-inkestari ekin aurretik!

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/0cdadf02c069c27b948c2b1f6dda24bc_INKESTARAKO%20GALDERA.mp4
Orain, talde bakoitzean adostu beharko duzue non kokatzen duzuen euskara eskala horretan eta zergatia arrazoitu. Horretarako erabili lan-koadernoan duzuen txantiloia. Talde bakoitzak zein zenbakitan kokatu duen esan ondoren, talde handian, gelako datu guztien batez bestekoa aterako duzue, zein zenbakitan geratzen den jakiteko.