BIDAIA BATEN HASIERA
Hizkuntza-aldaketarako prozesua bidaia baten gisa irudikatu daiteke. Halaxe egin du Karmelo Ayestak, “Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia” liburuaren egileak. Bere esperientziaren berri ezagutuko dugu bideo honetan:

Karmelo Ayestaren ideiak entzun eta gero, galdera bat egin geniezaioke geure buruari: nola imajinatzen dugu hitz egingo dugula hemendik 20 urtera, esate baterako, bikotekidearekin, seme-alabekin (baldin baditugu) edo lankideekin, lana Euskal Herrian eginez gero? Zuetako bakoitzak lan-koadernoko taula beteko du galdera hauek erantzunez.
Taula bete ondoren, hurrengo galdera honi erantzun beharko diozue lan-koadernoan: “Egoera horretara iristeko, gaur egun egiten duzun euskara baino gehiago egin beharko al duzu?
Talde handian eta gelakideen artean, lehen taularen erantzunak nola banatu diren ikusiko dugu, eta zergatiak komentatuko ditugu.
Amaitzeko, gai honen inguruan, unibertsitatean egindako kale-inkestaren bideoa ikusiko dugu talde handian. Ea inkestan, gerora ezaguna egin den norbait identifikatzen duzuen!

- Bai, gaur egun egiten dudana baino gehiago egin beharko dut.
- Ez, gaur egun egiten dudanarekin nahikoa dut helburua lortzeko."
Talde handian eta gelakideen artean, lehen taularen erantzunak nola banatu diren ikusiko dugu, eta zergatiak komentatuko ditugu.
Amaitzeko, gai honen inguruan, unibertsitatean egindako kale-inkestaren bideoa ikusiko dugu talde handian. Ea inkestan, gerora ezaguna egin den norbait identifikatzen duzuen!
http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/6580439b0b620d9f567feca0e4c0f931_kaleinketork.mp4