1. JARDUERA
AURKEZPENA
Sekuentzia honetan, euskara batua eta euskalkiak izango ditugu aztergai.
Baina sekuentzia honetako ibilbidea ez dugu Euskal Herrian hasiko, hizkuntza estandarraren eta dialektoen arteko auzia munduko ia hizkuntza guztietan aurki baitaiteke. Hori dela eta, hasteko, hizkuntzen eta dialektoen arteko aldea zein den ikusiko dugu.
Ondoren bai! Ondoren, Euskal Herrira hurbilduko gara eta euskara batuaren eta euskalkien berri izango dugu. Zertarako sortu zen euskara batua? Zenbat euskalki daude? Gaur egun, zeintzuk dira euskalkien funtzioak? Galdera horiek erantzuten ere ahaleginduko gara.
Eta kasu honetan, sekuentziaren helburua, txango bat prestatzea izango da, gurea ez den euskalki bat hitz egiten den leku batera. Eta txangoari ahalik eta zukurik handiena atera ahal izateko, bisita egitaraua ere prestatuko dugu.
Sekuentziari hasiera emateko, aldiz, urrutira joan gara: Australiara... bideo honen bidez!

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/3f0d9384fbcf2c47de13d7ebccd3942e_AUSTRALIA.mp4
Bideoa ikusi ondoren erantzun galdera hauek talde handian:
- Zuek ezagutzen al duzue dialektorik?
- Bisita gidarik ezagutzen al duzue? Erabili al duzue inoiz?