ZERGATIK EZ DUGU EUSKARAZ EGITEN?
Ia denoi gertatzen zaigu. Gure eguneroko bizitzan, euskaraz egin dezakegun hainbat egoeratan erdaraz egiten dugu. Gauza bera euskaraz dakiten pertsonekin.
Baina, ba al dakizue zein diren euskaraz egin ahal izateko bete behar diren baldintzak? Ikusi bideoa!

Baina baldintza horiek guztiak beteta ere, batzuetan erdaraz egiten dugu. Zergatik ote? Horixe da jakin nahi duguna: euskaraz egin ahal izateko baldintzak betetzen direnean, zein dira erdaraz egitera eta euskaraz ez egitera garamatzaten arrazoi nagusiak?
Zuetako bakoitzak erantzun beharko dio galderari lan-koadernoko txantiloia erabiliz eta lan hori guztiok bukatzen duzuenean erantzunak talde txikian bateratuko dituzue.
Ondoren, arrazoi nagusiak post-it orrietan idatziko dituzue eta gelako erantzun guztiak bi multzotan sailkatuko dituzue: arrazoi sozialak eta arrazoi pertsonalak.
Azkenik, arrazoi guztien artean, garrantzitsuenak eta errepikatuenak aukeratuko dituzue.
Talderen bat animatzen al da ariketa honen koordinazio-lanetan?