SARRERA
Askotan gertatzen zaigu euskaraz jakin eta euskaraz egiteko aukerak izan arren ez dugula egiten. Gertaera horren atzean era askotako arrazoiak daude.
Arrazoi horiek landuko ditugu sekuentzia honetan eta horiek aintzat harturik euskararen erabilera sustatzeko publizitate-kanpaina bat diseinatuko dugu. Bide batez, hainbat galderari erantzungo diogu: euskararen erabilera berdina al da adin multzo guztietan? Nolakoa izan da azken urte hauetako bilakaera? Zer egin dezakegu? |