6. JARDUERA
ETA NONDIK HASI?
Jarduera honi ekin aurretik, “Zergatik ez dugu egiten?” sekuentzia talde handian errepasatu eta euskara egitea galarazten zuten arrazoi nagusiak zeintzuk ziren gogoratuko dugu, ezertan aldaketarik gertatu ote den ikusteko.
Orain, euskararen erabilpena zertan eta nola hobetu dezakezuen pentsatzen jarriko zaituztegu, baina aurretik, EMUN aholkularitzako Ainhoa Lasak azalduko digu zergatik egiten dugun gaztelaniaz euskaraz egin genezakeen hainbat egoeratan eta zer egin daitekeen euskara gehiago erabiltzeko.

Ainhoa entzun eta gero, sekuentzia honetako 2. jardueran osatu dugun zerrenda hartu eta bakoitzak, euskararen erabilpenari dagokionez, urrats bat aurrera egiteko errazen egiten zaizkizuen 3 harreman-mota, esparru edo egoera markatuko dituzue.
Ondoren, bakoitzak, 3 hilabeteko epean harreman-mota, esparru edo egoera horietan zein helburu lortu nahiko zenituzketen zehaztuko duzue.
Talde txikitan partekatuko dituzue helburu horiek eta beraien lorgarritasunaz eztabaidatuko duzue.