SARRERA
Zer da hizkuntza bat? Eta zer da dialekto bat? Nola bereiz ditzakegu?
Euskara hizkuntza bat da, baina baditu dialektoak: euskalkiak. 1968an, bestalde, euskara batua sortu zen. Zertarako sortu zen ordea, euskara batua? Gaur egun nolakoa da batuaren eta euskalkien arteko harremana? Zein dira batuaren eta euskalkien funtzioak? Galdera horiek erantzuten saiatuko gara sekuentzia honetan, eta txango bat prestatuko dugu gurea ez den euskalki bat hitz egiten den leku batera. |