SARRERA
Azken hamarkadetan euskarak izan duen bilakaeraren ondorioz sortu diren hiztun motak eta euskaraz hitz egiteko dauden hamaika maila eta moduak aztertuko ditugu sekuentzia honetan, ikasleek jakin dezaten zergatik hitz egiten duten hitz egiten duten bezala.
Arreta berezia jarriko dugu “euskañol” edo “frantseuskara” gisa ezagutzen diren kode-nahasketetan eta hizkera mota hauek euskaratik nola aberastu daitezkeen aztertuko dugu.
Sekuentziaren amaieran, ikasleek bideo laburrak grabatuko dituzte eta ”Youtuberrek” egin ohi duten moduko kanala osatuko dute. Talde bakoitzak bideo bat grabatuko du ohikoak dituzten erdal hitz eta esamoldeen ordez euskarazko proposamenak eginez, ikusleei adieraziz gaztelaniara jo gabe lor daitekeela adierazkortasuna euskaraz. Bideo guztiak Youtubeko kanal batean bilduko dira.