10. JARDUERA
HIZTEGIAREN OSAGAIAK ZEHAZTEN
Hiztegia osatzen hasi behar duzue eta horretarako, hiztegiaren elementu desberdinak zehaztu behar dituzue.
Lanak ahalik eta modurik egokienean bideratzeko, aditu-taldeak sortuko dituzue. Talde txikitako partaide bakoitza aditu talde batean elkartuko da, eta talde horri egokitu zaion lanean ariko da.
Ondorengoak izango dira aditu-taldeak eta beren egitekoak:

DISEINU-TALDEA:
Zuen lana izango da, hiztegiaren formatoa, tamaina eta orri-kopurua definitzea eta zenbat kopia eta nola egingo diren erabakitzea. Baita azala diseinatzea eta beharko dituzuen irudi, argazki edo grafikoak aukeratu edo diseinatzea. KOMUNIKAZIO-TALDEA: Hiztegiak eramango duen sarrera, edukien inguruko azalpenak eta hori erabiltzeko oharrak idatziko dituzue. Bestalde, hiztegiaren aurkezpenaz ere arduratuko zarete: non, noiz eta nori zuzendu aurkezpena pentsatu beharko duzue. Baita albistea idazteaz eta webguneko sarreraz ere. EDUKIEN-TALDEA: Zuek erabaki beharko duzue, hiztegiaren edukiak nola antolatuko diren, zein hizkuntza izango diren, zein hitz eta esamolde itzuli beharko diren eta horiek nola sailkatuko dituzuen: agurrak, egunak, zenbakiak, denborazko hitzak… IKERKETA-TALDEA: Interneten zintzilik dauden bestelako eskuko hiztegiak aurkitu beharko dituzue, hauek eredu bezala baliagarriak izan baitaitezke beste taldeen lanerako. Aurkitzen dituzuen hiztegien ezaugarrien berri emango diezue gainerako taldeei: aurkitu duzuen hiztegi horrek nolako diseinua daukan, zein hitz diren itzulita agertzen direnak, nolako sailkapena duen, hitzaurrerik ba ote duen… |
Aditu-taldeetan egin beharrekoak bukatutakoan, zuen oinarri taldera itzuliko zarete eta aditu-taldean egin duzuena azalduko diezue taldekideei. Modu honetan guztiek jakingo duzue zein izan diren hartu diren erabakiak eta ordura arte zer izan den egin dena.
Gogoratu eginbehar guztiak gauzatzeko denbora kudeatzeaz!