ZER DIRA TOBERAK?
Sarreran aipatu dugun bezala, sekuentzia honen amaieran, gai honi buruzko tobera batzuk aurkeztu beharko dizkiezue ikastetxeko gainerako kideei.
“Baina zer da tobera bat?” galdetuko zenuten zuetako batek baino gehiagok. Lasai! Horixe da jarduera honetan deskubrituko duguna. Eta horretarako galdera hauek erantzun beharko dituzue:
Jarraian, Euskal Herriko iparraldeko toberei eta hegoaldeko toberei buruzko informazioa bilatu eta aurkeztu beharko duzue. Talde txiki batzuk iparraldekoak landuko dituzue eta besteek hegoaldekoak. Talde bakoitzak irakurgai bat hartuko duzue, irakurri eta informazioa jasotzeko.
Gaiaren inguruko informazioa eskuratzeko egin klik ondorengo esteka honetan.
Irakurgai hauek baliatuz edo berriak topatuz, talde txiki bakoitzak gaiaren nondik norako nagusiak jaso eta aurkeztuko dituzue talde handian. Aurkezpenetako informazioa jasoko da lan-koadernoko taulan, ezaugarri hauek aintzat hartuta:
Gai bera landuko duzuen talde txikiek informazioa bateratuko duzue eta gainerakoei azalpena emango diezue ahozko azalpenak emateko gida erabiliz.

- Entzun al duzue inoiz ‘tobera’ hitza?
- Zein esparrutan entzun duzue?
- Zer dela uste duzue?
- Non egiten dela uste duzue?
- Zertarako egiten dela uste duzue?
- Zeintzuk izan daitezke tobera baten ezaugarriak?
- Ikusi argazki bilduma hau eta esan zer datorkizuen burura.
Jarraian, Euskal Herriko iparraldeko toberei eta hegoaldeko toberei buruzko informazioa bilatu eta aurkeztu beharko duzue. Talde txiki batzuk iparraldekoak landuko dituzue eta besteek hegoaldekoak. Talde bakoitzak irakurgai bat hartuko duzue, irakurri eta informazioa jasotzeko.
Gaiaren inguruko informazioa eskuratzeko egin klik ondorengo esteka honetan.
Irakurgai hauek baliatuz edo berriak topatuz, talde txiki bakoitzak gaiaren nondik norako nagusiak jaso eta aurkeztuko dituzue talde handian. Aurkezpenetako informazioa jasoko da lan-koadernoko taulan, ezaugarri hauek aintzat hartuta:
- Toberen bilakaera historian.
- Toberaren funtzioa.
- Partaide-motak.
- Partaideen funtzioa.
- Ikus-entzuleen parte-hartzea.