3. JARDUERA
HITZ JOLASEN BILDUMA OSATUKO DUGU
Orain arte jolasen inguruan aritu gara baina sekuentzia honetan hitza edo hizkuntza oinarri duten jolasak landuko ditugu. Sekuentzian zehar hainbat hitz-jolas ezagutuko ditugu eta gure helburu nagusiak hizkuntzarekin jolas egitea eta ezagutuko ditugun hitz-jolasekin bilduma bat egitea izango dira. Hasteko, erantzun galdera hauek:
|
Ondoren, gure hitz-jolasak biltzen joateko zer euskarri erabil dezakezuen erabakiko duzue: aldizkaritxoa, webgunea edo beste zerbait. Zein iruditzen zaizue egokiena?