11. JARDUERA
SARIDUNA AUKERATU ETA EMANALDIA PRESTATU
Zuen hautagaitza sutsuki eta segurtasunez defendatzeko momentua iritsi da. Sariduna zuen hautagaia izan dadin saiatu beharko zarete, eta, horretarako, talde bakoitzeko bozeramaileak, berea defendatuko du talde handiaren aurrean.
Aurkezpen guztiak amaitu eta gero, bozketa egingo da hautagaien artean eta boz gehien ateratzen dituena izango da sariduna.
Sariduna nor den erabakitakoan, emanaldia prestatzeko lanak banatu egingo dira. Horretarako, 4. jardueran egin dugun bezala aditu-taldeak sortuko ditugu:
Talde horiez gain, saritua nor den eta ekitaldian zer egin nahi denaren arabera, bestelako taldeak ere sor daitezke.

- Komunikazio-taldea: Sarituarekin harremanetan jarriko da, eguna eta ordua finkatuko ditu eta ekitaldiaren berri emango du ikastetxean (beste irakasleak eta gelak, web, oharrak, kartelak, etab.). Beste geletatik zenbat jende joango den ekitaldira ere kontrolatuko dute.
- Antolaketa-taldea: Saria prest edukiko du eta ekitaldia burutuko den aretoaz arduratuko da: dekorazioa, txukunketa, oholtzan behar direnak, megafonia…
- Protokolo-taldea: Gonbidatuaren aurkezpena eta saria ematearen arrazoien azalpena prestatuko ditu. Harrera egiteaz, aurkezpenaz eta saria emateaz arduratuko da.
- Eduki-taldea: Sarituari egin beharreko galderez, edo emanaldiren bat egingo balu, horretarako beharko lukeen guztiaz arduratuko da.