JATORRI ETA HIZKUNTZA DESBERDINEN MAPA
Talde txikitako lana amaitu ondoren, bozeramaileek talde bakoitzaren ondorioak azalduko dituzte talde handian. Batzuen eta besteen erantzunen artean desberdintasunak baleude, saia zaitezte pertzeptzio edo ikuspegi desberdin horien arrazoia zein izan daitekeen aztertzen. Horretarako ahozko azalpenak emateko gidaz baliatu zaitezkete.
Ondoren, talde desberdinetan bildutako informazioa bateratuko duzue, herriko etorkinen jatorri eta hizkuntza desberdinen mapa osatzeko. Horretarako erabili lan-koadernoan dagoen munduko mapa eta jatorriak eta hizkuntzak bertan markatu.
Ondoren, ikusi gai hauetan aditua den Xabier Aierdiren bideoa.

Xabier Aierdik esandakoetatik ondorio orokorrak atera behar dituzue talde handian eta aurreko jardueran osatutako hizkuntzen zerrenda aztertu:
- Identifikatu ditugun hizkuntzen ezaugarri nagusiak aipatu ditzakezue (Wikipediaren bidez, esate baterako): non hitz egiten diren, zenbat hiztun dituzten, etab.
- Identifikatu ez ditugunak zeintzuk izan daitezkeen aztertzen saia zaitezkete.