8. JARDUERA
HIZKUNTZA NAHASKETAK
Nahasketak eta hibridazioak bizitzaren eta munduaren alor askotan gertatzen dira. Bideo honetan horietako batzuk ikusiko ditugu.

Sekuentzia honetan behin eta berriz ikusten ari garen bezala, euskaldunok nahastu egiten ditugu euskara eta gaztelania, batua eta euskalkiak, eta baita beste hizkuntza batzuk ere batzuetan.
Baina era honetako fenomenoak gure artean bakarrik gertatzen al dira? Zein neurritan gertatzen dira horrelakoak beste hizkuntzen kasuan? Galdera horiei buruzko argibideak emateko, 3 iritzi desberdin jaso ditugu bideo honetan: Azpeitiko GarbiƱe Bereziartua hizkuntzalariarena, Soraluzeko gazteena eta Donibane Lohizuneko Jokin Etcheverria aurkezle eta ekoizlearena. Ikus dezagun.

Bideoa ikusi ondoren, talde handian eta iritziak emateko gida aintzat hartuz, gai hauen inguruan eztabaidatuko dugu:
- Guk nahasten al ditugu hizkuntzak? Zein neurritan?
- Zergatik edo zertarako nahasten ditugu hizkuntzak? Nahasketa hori ona edo txarra da?
- Erdaraz ari garela, euskarazko zein hitz edo esamolde mota txertatzen dugu?
- Nola erabiltzen dira hizkuntzak sare sozialetan edo whatsappetan?