EUSKALKIEN EGOERA GAUR EGUN
Euskalkiak aspalditik datozen arren, euskalkien banaketari buruzko lehen mapa Louis-Lucien Bonaparte printzeak egin zuen 1863. urtean. Louis-Lucien, Napoleon Bonaparteren iloba zen eta bizitza guztia eman zuen euskara eta euskalkiak ikertzen. Asko zor diogu euskaldunok berari!
Azken hamarkada hauetan, aldiz, Koldo Zuazo hizkuntzalaria izan da Bonaparteren sailkapena gaurkotzeko lan erraldoia hartu duena.
Ikus dezagun, bada, ikerlari hauei eta beraiek landutako mapei buruzko bideoa!

Bideoa ikusi ondoren bi mapak konparatu beharko dituzue eta ondorengo galderak erantzun lan koadernoan. Wikipediako euskalkien sarrera kontsultatu dezakezue informazio gehiago eskuratzeko.
Azkenik, ikusi Koldo Zuazoren elkarrizketaren azken zatia eta zuzendu erantzunak talde handian.
- Zenbat euskalki daude?
- Nola banatzen dira lurralde desberdinetan? Euskalkiak eta lurraldeak bat al datoz?
- Hitz egiten diren eremu geografikoen tamaina berdina al da?
- Non galdu dira euskalkiak? Zein euskalki?
- Non zabaldu dira euskalki batzuk?
- Non aldatu dute euskalkiz?
- Euskalkiak izendatzeko modu bera al darabilte bi mapek?
- Zer hitz egiten da euskalkien kolorerik ez duten eremuetan?