NOLA ERABILI MATERIAL HAU?
Zer da eta zertarako da?
Material honek eskaintzen duena da aukera bat ikasleak murgiltzeko beren errealitate soziolinguistikoaren gaineko gogoeta nahiz praktiketan, eta, horrez gain, bide bat eleaniztasunaren ikuspegitik euskararen aldeko jarrera aktiboa sustatzeko.
Eduki soziolinguistikoak lantzeko tresna sekuentzia didaktikoa denez (Dolz & Schneuwly 1997tik eratorritako metodologia), helburu komunikatiboak proposatzen dira azken bururako, eta hori guztia gauzatzeko egitura kooperatiboak baliatzen dira (Kagan 1999).
Ikasleak taldean ikasiko du bera inguratzen duen errealitate soziolinguistikoa interpretatzen, bere ikuspegia osatzen, eta euskararen eta eleaniztasunaren aldeko jarreretara “motu proprio” iristen; baita hori guztia komunikatzen ere.
Hala, hiru ardatz nagusiren bueltan lan egingo da material honen bitartez:
Sekuentzia didaktiko guztietan proposatzen dira bi bide: alde batetik, eduki soziolinguistiko jakin bat lantzea (hizkuntzaren erabilera oro har, erregistroen arteko ezberdintasunak, aisialdian euskararen erabilera…), eta, bestetik, lanketaren emaitza gisa xede komunikatibo bat gauzatzea (jendaurreko aurkezpena, hiztegi eleanitza, gaiari buruzko debatea…). Bide horietan aurrera egiteko talde kooperatiboetako teknika hainbat balia ditzaten proposatzen zaie ikasleei.
Hiru ardatzak langai direnez, ebaluazio-gai ere izango dira. Lan-koaderno guztietan ezarri dira hiru ardatzei lotutako ebaluazio-irizpideak prozesuaren garapena zer-nolakoa izan den neur dezazuen banaka, talde txiki edo handian.
Nola dago antolatuta?
Webguneko hiru gunetan aurkituko duzu material hau erabiltzeko behar duzun guztia: Sekuentziak, Lan-koadernoak eta irakaslearentzako Gida didaktikoak.
Sekuentziak atalean klik eginda, material hau osatzen duten 10 sekuentzia didaktikoak aurkituko dituzu. Landu nahi duzuna aukeratu eta jardueretara joanda, lanean hasteko moduan izango zara.
Bestalde, sekuentzia bakoitzaren osagarri gisa, ikasleentzako lan-koadernoak daude Lan-koadernoak atalean. Landu nahi den sekuentziari dagokiona deskargatu beharko duzue. Ikasleek Google Drive aplikazioa erabiltzen badute, dokumentuaren kopia bat egin dezakete eta beren profilean gorde, saretik lan egiteko.
Azkenik, Gida didaktikoak atalean, irakasleentzako gidak topatuko dituzu. Sekuentzia bakoitzak bere gida dauka eta horiek ere saretik deskargatzeko moduan daude. Gida horietan jarduerak gauzatzeko azalpenak aurkituko dituzu, baita irakaslearentzako informazio osagarria ere.

- Eduki soziolinguistikoak: soziolinguistika arloko ezagutza eta praktikak.
- Helburu komunikatiboak: gaitasun komunikatiboak (ahozkoak eta idatziak).
- Talde kooperatiboak: talde-lanean aritzeko trebetasunak.